«Floridako planeamendu berria, atzerapauso bat da»

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 29a, 02:00

Scoiner, Panificadora de Hernani eta Talleres Hernani enpresak dauden lur eremua in­dustriarako uzteko eska­tzen du Arau Subsidiarioen Testu Bateratuak. Hamai­kabat al­der­diaren ustez, ez da zen­tzuzkoa hori, Floridan aldaketa bat egin nahi denean, ale­gia, industria zegoen le­kua zona erresidentzial bihur­tu nahi bada. 2007ko Arau Subsidia­rioek proposatzen zuten, zo­na hori guztia erresiden­tzial bihur­tzea (hiru enpresa ho­riek dauden tokia barne), Papele­ra del Norte izan ezik. Gobernu Tal­deak proposatu du, Papelera del Norte dagoen partzela kalifikazioz alda­tzea, eta lehen aipatutako hiru enpresa horiek dauden zo­nal­dea in­dus­triagune bezala uztea. Hamaikabatek dioenez, Pape­lera del Norte dagoen partzela zona erresiden­tzial bihurtzea logikoa izan daiteke. «Zo­nal­de guztia erre­kalifikatu behar da, inguru hori berreskuratu nahi delako, hiritarrentzat. Pape­lera del Norteko partzela ere errekalifikatu behar bada, Hamai­kabatek ez du oztoporik jarriko.

2007ko Arau Sub­sidia­rioetan ez genuen hala aurreikusi, oso konplejoa izan litekeelako hor dauden enpresa eta tailer txiki guztiak lekuz alda­tzea». «Ez du­guna uler­tzen da, Papelera del Norteko partzela errekalifikatu eta Scoiner, Pani­fi­ca­dora de Her­nani eta Talleres Hernani dauden zonaldea ez errekalifika­tzeko eskatzea. Kontra­esan bat da. Ezin da Florida hiritarren­tzat berreskuratu, industria hor mantentzen badugu; santu bati erropak kendu, beste bati jazteko?».

Horrez gain, zubi berria egiteko proposamena ere ez du erabat ondo ikusten Ha­mai­ka­bat alderdiak. «Pape­le­ra del Norte dagoen horretan zubia egin nahi da Karabel aldera, trafikoarentzat. Gure ustez, trafikoak Florida kale bukaeratik joan beharko luke, eta hor proposatu den zubi hori oinezko eta bizikleten­tzat utzi. Ho­rrela, kotxeak Karabeletik pasatzea erago­tziko litzateke».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!