Aurtengo Mugarri Festa ez da izan aurreko urteetan bezain jendetsua, eguraldiak lagundu ez zuelako batipat. Ehundik gora lagun zeuden izena emanda, eta berrogeita hamar bat bildu ziren azkenean. Lagun giro ederrean ibili ziren Idoiatik Ugaldetxora bitartean. Helduak Urdabururaino igo ziren, eta gaztetxoek bokadiloa janez itxaron zieten. Mugarri mordoxka ikusita, datorren urtera arte agur esan zioten aurtengo festari.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!