Dantza eta kantua Leokan, Jabetze Eskolei hasiera emateko

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 29a, 02:00

Ansa ahizpak eta dantza garaikidea izango dira emanaldi berean, datorren ostiralean, Leokako labaderoan, gaueko 22:00etan.

biteriko Dantza Garaikide taldeak emango dio hasiera emanaldiari, eta Ansa ahizpek bukaera, ostiralean, Jabetze Eskolen hasierako emanaldi izan nahi duen ekitaldian. Leoka labaderoan egingo dute emanaldia, hain­bat emakumeren biltoki eta lantoki izan denean. Her­nani eta inguruko emakumeek arte mailan egiten dutena erakutsi nahi zaie herritarrei, eta lehen lantoki izan den leku bat, arteaz gozatzeko leku bihurtu. Emanaldia, ostiralean, 22:00etan Leokan. Jabetze Eskolak datorren urriaren 18an hasiko dira, eta aurten sei ikastaro prestatu dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!