Chillida eta filosofiaren desafioak

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 29a, 02:00

Erakusketan jarri dituzte, otsailera arte, Eduardo Chillidak filosofoekin egindako hiru liburu.

Eduardo Chillidak lan asko egin zituen filosofoekin elkarlanean. Horietako hiru, hiru liburu, erakusketan dau­de Chillida Lekun, joan den ostiraletik, eta 2011ko otsailaren 21era arte. Aurten bete ditu Chillida Lekuk 10 urte, eta ospakizun moduan erakusketa eta ekitaldi asko egin dira; erakusketa honek bu­kaera emango dio, Chillida Le­kuko 10. urteurrenari.

Aldi berean, erakusketaren abiapuntua Ontologiako Na­zioar­teko Kongresuan dago, oraintxe egiten ari baitira, Donostian, urriaren 1era bitartean (Bartzelonan jarraituko dute, urriaren 4 eta 5ean). Victor Gomez Pin filosofoak aurkeztu zuen Chillidaren era­­kusketa, Luis Chillida eta Estela Solanarekin batera, joan den astelehenean.

Bachelard, Heidegger eta Parmenidesekin elkarlana
Hiru filosoforekin egindako hiru lan (artista-liburu) jarri dituzte erakusketan: Gaston Bachelardek Chillidaren es­kultore lana definitzen due­na: Derrièrre le miroir nº90. Martin Heideggerrek eskatuta egindako Die Kunst und de Raum. Eta Parmenidesekin egindako Le Poème; bertan hau dio Parmenidesek: «Physis etereoa ezagutuko duzu».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!