Urriaren 9an hasiko da Trindoor Txapelketa, eta
izena emateko aukera dago, urriaren 3a bitartean. Hernanik irabazi zuen iazko txapelketa, Azpeitiaren kontra final ikusgarria jokatuta. EiTBk antolatzen du txapelketa eta dei egin die iaz parte hartutakoei eta animatzen diren guztiei apuntatzeko. Hiru kideko taldeak izan behar dute, eta herritarrak. Helbidea: mahaia@eitb.com. Zalantzak ostiral, larunbat eta igande arratsaldetan: 943 012 345.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!