Imanol Azpiroz jarduneko lehendakariak, eta Jordi Colomer teknikariak San Markoko datu ofizialak eman zituzten joan den ostiralean, eta azpimarratu zuten, Atez Atekoa egiten ari diren herriek %75 baino gehiago biltzen dutela gaika, gainerako herriak %32 inguruan ari direnean. Urtarriletik ekainera bitarteko datuak eman zituzten. Hernanik apiriletik ekainera izugarri igo du gaikako bilketa kopurua: apirilean %36,8 separatzen zen Hernanin, eta ekainean %83. Usurbilen, ekainean %79 bildu da gaika, eta Oiartzunen %82. San Markoko herri guztiak kontuan hartuta, %32 biltzen da gaika. Donostian %29 inguru bildu da gaika ekainean, eta Astigarragan %28.
Colomerrek eta Azpirozek eman zituzten datu horiek eta adierazi zuten, datu guztiak eskura daudela interneten, www.sanmarko.net helbidean sartuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!