Yone Boutiquek 3-6 galdu zuen etxean Denak Gazte taldearen kontra

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 27a, 02:00

Okerreko bidean hasi du denboraldia Yone Boutique areto futbol taldeak. Denak Gazte taldearen kontra jokatu zuen larunbatean Kiroldegian, eta 3-6 galdu zuen. Aurreneko zati bikaina jokatu zuten hernaniarrek eta atsedenaldira 3-1eko markagailuarekin joan ziren. Bigarren zatian ordea, 7 minututan lau gol sartu ziz­­kie­ten, eta ez zuten markagailuari buelta ematen asmatu. Partidua Aitor, Asier, Rober, Miguel, Iosu, Aimar, Aitzol eta Davidek jokatu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!