Hernanik garaipen bikaina lortu zuen larunbatean Trintxerpe liderraren aurka, 2-0 irabazita. Don Bosko zelaian jokatutako partiduan, Hernanik erakutsi zuen aurten ondo ari dela moldatzen etxetik kanpo, eta orain arte partidurik galdu ez zuen Trintxerperi irabazi zion. Golak Asier Mingok eta Iñaki Zabaletak sartu zituzten.
Garaipenaren ostean, sailkapeneko hirugarren postuan dago talde txuri berdea, Hondarribia lider berriarengandik puntu bakarrera. Larunbatean CD Rotetaren kontra jokatuko dute Zubipen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!