Mikologi Jardunaldien barruan, Urretxa elkarteak argazki lehiaketa antolatu du aurten ere. Partehartzaileek gaur eta bihar pasa beharko dute elkartetik lehiaketako araudia jasotzera, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Argazkiak atera ondoren, lehiakide bakoitzak 6 argazki onenak aukeratu, eta azaroaren 18 edo 19an eraman beharko ditu Torres Argazki dendara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!