Angel Olaranekin batera, berrehun lagun inguru bildu ziren atzo elkartasun bazkarian

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 27a, 02:00

Etiopiako Wukro herriari laguntzeko elkartasun bazkaria egin zuten atzo Txantxangorri elkartean, eta berrehun herritar inguru bildu ziren bazkariaren bueltan, Angel Olaran misiolaria mahaikide izan zutela. Atzoko bazkaria izan zen aurtengo Elkartasun Jardunaldietako azken ekitaldia; atzo goizean meza eman zuen Olaranek Agustindarren elizan, eta ostegunean Wukroko egoera eta proiektuak azaldu zituen Olaranek hitzaldian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!