Hamar urte beteko dira gaur Chillida-Leku museoak ateak ireki zituela, eta atzo ospakizun eguna izan zuten museoan. Ehundaka bisitari hurbildu ziren museora goiz osoan zehar, Eduardo Chillidaren obrak ikusi, paisaia paregabeaz gozatu, eta bertako ekitaldiekin urteurrena ospatzera.
Musika, tailerrak... eta Luis Chillidaren esker hitzak, urteurrena ospatzeko
Eguerdiko 15:00ak arte adin tarte guztietarako ekitaldiak izan ziren atzokoan: umeentzako tailerrak, Maialen Lujanbio eta Jon Maiaren bertsoak, antzerkia, dantza... Eta ekitaldien tartean, Luis Chillidak hartu zuen hitza. Eskultorearen semeak esker hitzak izan zituen Chillida-Lekuko langileentzat, eta batez ere bisitarientzat; bere esanetan, «azken hauek dira nire aitaren ametsa posible egiten ari direnak».