Bost irabazi, eta hiru galdu

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 28a, 02:00

Gauza on gehiago izan ditu asteburuko jardunaldiak, Hernaniko pelotarientzat. Bost partidu irabazi dituzte, eta hiru bikote txapelaren bidean dira, dagoeneko: Altuna anaiak kadeteetan, Urkizu-Etxegoien jubeniletan, eta Lizeaga-Perez paleta goman. Partidurik galdu gabe daude hiru bikoteak. Alde txarrak ere izan ditu ordea, asteburuak. Lehenengo mailan, Esnalek eta San Sebastianek galdu egin zuten berriro. Esnal justu dabil eskuetatik, eta Arrietaren baja antzematen ari da. Partidu asko geratzen dira, hala ere, eta aldatuko dira gauzak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!