Eskubide sozialen murrizketen aurka, Greba Orokorra etzi

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 27a, 02:00

greba Orokarra izango da etzi, asteazkena, CCOO eta UGT sindikatuek deituta. Errebindikazio eguna azken urteetako nazioarteko krisi finantzieroak eragin duen eskubide sozialen murrizketen aurka antolatu dute. Mani­festazioa Anoetatik aterako da, eguerdiko 12:00­etan

«Langileen borrokarekin, eskubideak berreskuratu»
CCOOk Kronikara bidalitako adierazpenean azaldu du Greba Orokorra deitzea, Es­painiar Gobernuak aurrera eramandako politika ekonomikoen ondorioa dela. Sin­di­ka­tuak Go­bernuak krisi egoeratik ateratzeko hartutako neurriak salatu ditu: kalera­tze merkea orokortzea, erretiro pentsio duina jasotzeko eskakizuna gogortzea eta zerbitzu publikoak ahultzea. Estatuko aurrekontuen mu­rrizketa da, CCOOren ustetan, politika ekonomiko horien erakusle nagusia. Arrazoi guzti hauengatik grebak erantzun zabala izatea espero dute, eta dei egin dute etzi Donostian egingo den manifestazioan parte hartzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!