Hamabost sagardotegiren artean, Andoaingo Gaztañaga sagardotegiak irabazi zuen Txantxangorriko Sagardo Lehiaketa, 1.240 puntu lortuta. Bigarren postuan Astigarragako Bereziartua sagardotegia geratu zen, 1.169 punturekin; hirugarren Zubietako Astiazaran sagardotegia izan zen, 1.163 punturekin; eta laugarren postuan Rufinoko sagardoa geratu zen, 1.134 punturekin. Lehiaketan 156 pertsonek eman zuten botua, 16 mahaietan banatuta, eta mahai irabazlea, gehien asmatu zuena, 16garren mahaia izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!