Molotoff Irratiko egoitzan lapurreta egin dute

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 26a, 02:00

Molotoff Irratiak jakinarazi duenez, ostiral goizaldean lapurreta egin zuten irratiko egoitzan (Sagastialde 16, behea). Azal­du dutenez, atea behartu on­doren, lokalean sartu eta bertan zeuden soinu aparailuak lapurtu zituzten: bafleak, na­hasketa mahaiak, mikrofonoak, KD irakurgailuak, kableatua, informatikako materiala eta abar; guztira 10.000 euro inguruko balioa duen materiala. Horiez gain, Jai Batzor­dea­ren ekipoa ere lapurtu zu­ten, herriko talde ezberdinek euren ekimenak egiteko erabiltzen zutena. Adierazi dutenez, salaketa jarri dute, eta orain lapurretaren balorazio zehatzagoa egiten ari dira. Hala ere, emisioekin aurrera jarraituko dutela jakinarazi dute: «kolpe gogorra izan da, baina emisioekin aurrera jarraituko dugu, eta ziur gaude herritarren laguntzarekin egoerari buelta emango diogula».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!