hamar urte beteko dira bihar Chillida-Leku museoak ateak zabaldu zituela, eta ospatzeko, urteurren festa izango da gaur museoan. Ate Irekien eguna izango da gaur, goizeko 10:30etatik 15:00etara, eta ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte.
Ipuin kontaketak, tailerra, ikuskizunak, bertsolariak...
Hezkuntza eta kultura arloko ekitaldi ugari izango dira gaur goizean zehar museoan.
Haurrentzako, euskal mitologiako hiru ipuin kontatuko dituzte, eta helduentzako, Haize Orrazea egiteko tailerra antolatu dute.
Ikuskizunak ere ez dira faltako: bi dantza emanaldi izango dira, Maialen Lujanbio eta Jon Maia artearekin bertsotan arituko dira, eta musika emanaldiak izango dira goiz guztian zehar. Musika emanaldietako bat Hernaniko Musika Eskolako Txalapartari eta Trikitilariek emango dute.
Horrez gain, bisitaldi lagunduak egiteko aukera izango da, eta bisitariek datozen 10 urteetako museoaren nahiak idazteko aukera izango dute, baserri ondoan dagoen Nahien Zuhaitzean.