Bizikleta eta kaskoa hartu, eta herrian barrena ibilbidea egiteko aukera gaur

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 26a, 02:00

mugikortasun Astea­ren azken eguna da gaurkoa, eta bukaera emateko bizikleta festa egingo dute. Bizikletaz edo oinez egiteko ibilbidea antolatu dute, 4 kilometro ingurukoa, eta eguerdira bitartean zabalik izango da. Ekintza familiarra izan­go da eta bizikletarik ez dutenek, bat hartzeko aukera izango dute irteera puntuan. Kas­koa eramatea nahitaezkoa dela adierazi dute, eta ez dutenentzat ere jarriko dituzte aukeran.

Plaza Berritik abiatuta, lau kilometroko zirkuitua
Antolatu duten ibilbidea 4 kilometrotakoa da, eta Plaza Berritik abiatuta, herriko 21 pututatik pasako da. Ho­rietako asko herrian dauden ki­rol eremuak izango dira: Kale Nagusia, Balantxa, Ka­rabel, Zubipeko aparkalekua, Zubi­on­do poligonoa, Gel­to­kia, Ben­ta Berri, Etxe­berriko parkina, Ka­po­te, Haur Eskola, Antzio­lako bi errotondak, Ne­re Bord­ako errotonda, Marie­luts, Ur­bie­­ta, Ariztizabal, Izpizua eta Tiloseta.

Ginkana eta Bide Hezkuntza tailerra
Ibilbidean zehar Ginkanan eta Bide Heziketako tailerrean parte hartzeko aukera izango da. Ginkana Zubipe ondoko aparkalekuan egongo da, eta Bide Heziketako tailerra Tilosetan; tailerra Hernaniko Udaltzaingoak emango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!