Astigarraga, Donostia eta Errenteriako mugetan barrena, gaur, Mugarri Egunean

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 25a, 02:00

Mugarriz mugarri ibiliko dira gaur hernaniarrak, 21garren urtez jarraian, Mendiriz Mendik antolatu duen Mugarri Egunean. Irteeran Astigarragako, Donostiako eta Errenteriako mugetan ibiltzen dira, eta gazte zein helduek hartzen dute parte. Irteera egiteko hitzordua goizeko 08:30etan jarri dute, Elkano kalean, Aieteko autobus geltokian. Mugarrietatik buelta egin ondoren, autobusak eguerdiko 13:00-13:30etan jasoko ditu bisitariak, Ugaldetxon.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!