Gaur hasiko du denboraldia Hernaniko Yone Boutique taldeak,
Denak Gazte taldearen kontra, 16:30etan Kiroldegian. Denboraldi honetan ere Gipuzkoako 1go mailan jokatuko dute. Julen Giraldok adierazi duenez, joan den urtean bi jokalarik utzi zuten taldea, eta aurten bi fitxaje berri egin dituzte Aimar eta Ander. Aurredenboraldiari dagokionez, areto futbol taldeak hiru partidu jokatu ditu, eta horietatik bi irabazi ditu. Errenteriako Gamon taldearen kontra lortu zuten 5-1eko garaipena; Ventanas ISUren kontra 0-4 galdu zuten, eta talde beraren kontra 2-3 irabazi zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!