Tiraldia gaur Urnietan, eta bihar Legazpin

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 25a, 02:00

Hernaniko bolariek bi tiraldi izango dituzte asteburuan. Gaur Urnietan izango dute, San Miguel jaiak direla eta. Probin­tzia Mailako txapelketa izango da. Tiraldia goizeko 09:30etatik 11:00etara izango da, Urnietako bolatokian. Saria aurreko lau partehartzaileek jasoko dute, eta aurreneko herritar eta gaztearentzat ere izango da oparia. Biharko tiraldia Zerainen izango da, Juan Jose Ugarte­bururen omenez. Tiraldia goizeko 10:00etatik 11:30­etara, Legazpiko Mauleon bolatokian, eta sariak aurreneko lau postuetan geratzen diren partehar­tzaileentzat izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!