Hernani, Astigarraga eta Urnietan AEK-n ikasteko aukera, %85 arteko dirulaguntzarekin

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 25a, 02:00

Matrikula ordaintzeko dirulaguntzak izango dira, Udalak emango ditu, eta ikasturtean zehar izandako asistentzia kontuan izanda emango dituzte.

Urtetik urtera eskaintza zabalagoa dute Hernaniko eta Astigarragako AEKn. Aurten gainera, Urnietako Udalarekin lortutako hitzar­menari esker, hiru herrietan izango da AEK-n euskara ikasteko aukera.

Eskaintza anitza Hernanin
Hernaniko eskaintza oso zabala da. Aurten, hasiera mailako taldeak eskaintzen dira, goizetan eta ilun­tzetan. Azterketak lantzeko taldeei dagokienez, EGA lantzeko taldea goizean eta iluntzean izango da, eta astean 2 edo 3 eguneko taldeak izango dira.

Astigarragan taldea, euskara ulertu ere egiten
ez dutenentzat

Astigarragan euskera uler­tu ere egiten ez dutenek 3 egu­ne­tako taldea izango dute. Bai­ta ere, taldeak izango dira 1go eta 2garren hiz­kun­tza eska­ki­zuna lortzeko.
Eta bi herrietan bes­telako tal­deak ere izango dira: eus­kara ulertu bai baina hitz egitera ausartzen ez dire­nen­tzat, eta gurasoei egokitutakoak.

Autoikaskuntza eta idazmen tailerra
Aipatutako aukerez gain, hi­ru herrietan autoikas­kun­tza bidez euskara lantzeko au­kera izango da hiru herrietan.

Hiru Udalek dirulaguntzak
emango dituzte

Ikastaro guztietarako diru­la­gun­­tzak izango dira. Asti­gar­raga eta Ur­nietan errol­d­a­tutakoentzat % 75 arte­koak, eta Hernanikoen­tzat %85e­koak. Laguntzak ikas­tur­tean zehar izan­dako asis­tentziaren ara­be­ra­­ emango dituzte. 
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!