2012an utzi beharko du Txantxangorrik Santa Barbarako tiro eremua

Kronika - Erredakzioa 2011ko ots. 5a, 01:00

1964an sinatu zuten hitzarmena, eta ordutik Santa Barbarako lur saila tiro eremu gisa erabiltzen du Txantxangorrik. Hitzarmena 2012ko abenduaren 31n bukatuko da.

Hiru puntu bozkatu eta onar­tu zituzten asteaz­ke­nean, Uda­lean egin zuten Ple­noan: ani­maliak edukitzea eta ba­bestea arautzen duen orde­nantza; epaitegiak eman­­­dako autoa betetzeko San Mar­kosekin egindako hi­tzar­mena; eta Santa Bar­barako tiro ere­muko hi­tzar­mena 2011n bu­katzea.

Tiro eremua 2011 arte erabiliko du Txantxangorrik
Santa Barbara auzoan Txan­txangorrik tiro eremu bat du egun, Udalarekin hala hitzar­tuta; puntu hori izan zen hain zuzen Plenoan zeresan haun­diena izan zuena. Plenoak Go­bernu Taldearen eta Ezker Ba­tuaren aldeko botuarekin eman zion baiezkoa hitzarmena buka­tzeari; PNV eta Hamaika­batek kontra bozkatu zuten, eta PSE-EE eta PP abstenitu egin ziren. Udaleko Batzorde Iraun­korrak 1964an onartu zuen Txantxangorriri Santa Bar­ba­rako lursail bat uztea aldi ba­terako. Lursail horretan tiro-eremu bat jartzea zen hel­burua. Erabakian ordea, ez zuten ze­haztu zenbat den­borarako utziko zion, eta ezta zein baldintzetan ere. Ordutik elkarteak tiro-eremu gisa erabili du lursaila. Gauzak horrela, 2005ean Udalak eta elkarteak hitzarmen bat sinatu zuten 2008ko aben­duaren 31ra arte. Handik aurrera, epe hori beste lau urtez luzatzeko aukera ze­goen kon­trakorik ez bazen, eta hala egin zuten. Orain, falta den denbora betetzean, Txantxan­gorrik 2012ko abenduaren 31n utzi beharko du lursaila, Udalak agindutako bal­dintzak beteta.

Beste lursail bat
Txantxangorri elkarteko ordez­kariek Plenoan azaldu zutenez, ados daude Udalak hartutako erabakiarekin, hau da, Santa Barbarako hitzarmena buka­tzearekin. Hala ere, Udalari tiro eremua jartzeko beste gune bat eskatu dio elkarteak, eta bi proposamen ere egin dizkio azken 10 urteetan. Elkarteko arduradunak Plenoan adierazi zuenez: «bi proposamenak ez dituzte onartu, eta Txan­txangorri elkarteak 500 bazkide dituela kontuan izanda, gure ustez ez da bidezkoa praktika honek herrian jarraipena izango duela ziurtatzeko beste gune bat ez ematea. Udal honek soluzioa bilatu nahi ez badu, hauteskundeen ostean, Udal berriarekin akordio batera iristen saiatuko gara».

Animaliei buruzko araudia
Animaliak edukitzea eta ba­bestea arautzen duten orde­nantza, Gobernu Taldearen, PSE-EE, PNV eta PPren aldeko botoekin onartu zen; Ha­mai­kabat abstenitu egin zen. Ordenantza honekin, ba­tetik Udalak babestu nahi du txakurrak kalean ez uztea edo abandonatzea, eta bestetik, jabeak txakur kakak espazio publikoetatik jasotzea. Horre­tarako, txakurraren Udal erre­gistroan, orain arteko datuez gain, txakurraren DNA (ADN) analisia ere jasoko dutela jakinarazi dute. Plenoak onartuta, herri­tarrek hilabeteko epea izango dute zuzenketak aurkezteko; ondoren, Plenoak behin betiko onarpena eman beharko dio araudiari.

Hernanik biltzen jarraitzea onartu zuen Plenoak
Otsailaren 1ean sinatu zuten San Markok eta Hernanik Atez Ateko zabor bilketa nola egin adosten duen akordioa. Hitzarmenean Hernanin hon­­da­kinak biltzen zeinek ja­rrai­tuko duen erabakitzen da, eta bertan San Markok asumitu ditu konpetentziak ontzi arinak eta papera biltzeko, juezaren sententziak hala eskatzen ziolako. Hala ere, Hernanik bilduko ditu hondakin horiek, efikazia mantentzeko. Tru­kean, San Markok ordaindu egingo dio Hernaniri zerbitzu horien­gatik, eta diru sarrerak ere San Markorentzat izango dira. Atzo Plenoak baiezkoa eman zion akordioari Go­bernu Taldea eta Ezker Batuaren aldeko botoekin; gainerako alderdiek kontra bozkatu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!