Etxetik kanpo, bigarrena nahi!

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 25a, 02:00

ETXETIK kanpoko bigarren garaipena bilatuko du gaur Erregional Ohorezko mailan jokatzen duen Hernanik. Trintxerperen kontra jokatuko du, Don Bosco zelaian, 16:30etatik aurrera.

Trintxerpe indartsu
denboraldi hasieran

Partidurik galdu ez duen taldea izango du aurrean gaur Hernanik. Trintxerpe aurrena doa sailkapenean, jokatutako bi partiduak irabazi ditu, erraz, abantaila haundiarekin, eta ez du golik jaso. Aurreneko partiduan 2-0 irabazi zuen Idiazabalen kontra, eta bigarrena 4-0 Pasaiaren kontra.

Hernanik berriz, jokatutako partiduetako bat irabazi du Aloña Mendiren kontra, 1-4; eta bestea galdu Hon­darribiaren kontra 1-2. Hala jokoz ondo hasi dute denboraldia txuri berdeek, eta punteriaz ondo dabiltzala eraku­tsi dute. Gaurkoan, aurreneko partiduan bezala, etxetik kanpo indartsu daudela erakutsi, eta bigarren garaipenaren bila aterako dira.

Emakumezkoen ligan Hernanik bihar hasiko du denboraldia
Emakumezkoen ligako taldeak bihar jokatuko du denboraldiko aurreneko partidua. Zarautzen kontra izango da, etxetik kanpo, goizeko 10:00etatik aurrera.

Talde txuri berdeak joan den urteko helburu bera izango du aurten ere, hau da, igoera fasea jokatzeko sailkatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!