Chillida-Leku museoak ateak zabalduko ditu bihar goizean, Hamargarren urteurrena ospatzeko

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 25a, 02:00

Hezkuntza eta kultura ardatz hartuta, ekintza ugari izango goizeko 10:30etatik 15:00etara.

Astelehenean 10 urte beteko dira Chillida-Leku museoak ateak zabaldu zituela, eta urteurrena ospatzeko ate irekien eguna antolatu dute. Bihar izango da, goizeko 10:30etatik eguerdiko 15:00­etara, eta hezkuntza eta kulturarekin zerikusi zuzena duten ekintza ugariz gozatzeko aukera izango da bertan.

Haurrei zuzenduta, euskal mitologiako hiru ipin kontatuko dituzte; familiartean haiz orrazea egiteko aukera ere izango da; eta tartean, dantza, bertsolariak eta umorea ere ez dira faltako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!