Salillasek 100 km ditu zain, Espainiar Estatuko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 24a, 02:00

Xabier Salillas Hernaniko ultrafondistak, Espainiar Estatuko Txa­pelketa jokatuko du, beteranoen mailan. Bihar da froga, Santan­derren, Santa Kruz de Bezaman, eta 100 km dituzte aurrean, ko­rrikalariek. Goizeko 07:00etan abiatuko dira, eta egun erdi inguru beharko dute froga bukatzeko. Salillasek bukatzea du helburu nagusia, lesioak medio, ez duelako entrenatzeko aukera haundiegirik izan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!