Langileentzako hogei ikastaro Institutuan, ikasturte berrirako

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 24a, 02:00

Langileentzako ikastaroez gain, beste aukera ugari izango dira Institutuan: eskaintza partzialekoak, langabetuentzat, eta abar.

Hernani Institutuak ikastaro eskaintza zabala du ikasturte berrirako. Hogeita hamar ikastaro dira guztira, zortzi arlotan banatuta.

Eskaintza partzialeko ikastaroak
Eskaintza partzialeko arloan bi motatako ikastaroak izango dira aukeran: Alde batetik Instalazio elektrikoak eta automatikoak Erdi Mailako zikloan izena emateko aukera dago. Ikastaroak lau ikasgai ditu, eta ikasleak, interesa duen ikasgaietan matrikulatzeko aukera izango du. Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira, 17:00etatik 21:00etara. Bestetik, Goi Mailako zikloetan sartzeko proba prestazeko ikastaroa ere badago. Astelehenetan eta asteartetan emango da, 16:00etatik 19:00etara. Ikastaroetan izena emateko azken eguna gaur da.

Etengabeko prestakuntzako ikastaroak langileentzat
Langileen etengabeko prestakuntzarako, Ins­titutuak 20 ikastaro antolatu ditu aurten, bi motatakoak: fabrikazio mekaniko arlokoak, eta elektrizitate-elektro arloak. Horietatik hiru, urrian hasiko dira. Kla­seak astelehenetik ostiralera izango dira, 17:30etatik 20:30­etara. Ikastaro hauek langabezian daudenek ere egin ditzakete. Horiez gain, langabetuentzako beste bi ere badaude aukeran.

Prestakuntza beharren ikerketa, nobedadea
Hernani Institutuko eskain­tzen artean, nobedadea da enpresak izan ditzaken prestakuntza beharren ikerketa, eta prestakuntza plana egiten duena.


2010-2011 IKASTAROAK

ESKAINTZA PARTZIALA
Erdi Mailako Zikloa: Instalazio elektronikoak eta automatikoak.
Ikasgaiak: Ingeles Teknikoa, Instalazio eguzki-fotoboltaikoak, Elektronika, Automa­tismo industrialak.
Sarbide Proba
Goi Mailako Zikloetan:
Ikasgaiak: Euskal hizkuntza eta literatura, eta Mate­ma­tika. Biak astean hiru ordu.

ETENGABEKO PRESTAKUNTZA
Fabrikazio Mekaniko Arloa:
-Cad Autocad 2007
(04-10-10)
-Prestaketa eta Pogr. Tornua CNC Fagor 8055 (10-11-08)
-CAD 3 D Oinarrizkoa Solidworks (10-11-08 eta
11-03-14))
-CAD 3 D Aurreratua Solidworks (10-11-24 eta
11-03-30)
-Plano Interpretazioa 
(10-11-02)
-Automatismo Neumatikoak eta Eletroneu. (11-01-17)
-Prestaketa eta Pogr. Fresadora CNC Fagor 8055 (10-11-17)
-Metrologia (11-02-14)
-Automatismo Hidraulikoak
(11-03-28)
-Mekanizatu Teknikak
(11-05-02)
Fabrikazio Mekaniko Arloa:
-Etxebizitzetako instalazio
elektronikoak (10-10-04)
-Instaladore Elektrizista
karnetaren prestaketa eta
azterketa (10-10-18)
-Automatismo elektroteknikoak (10-11-11)
-Muntai domotikoak. Korrente eramaileak (10-11-15)
-Eguzki Indar Fotoboltaikoen
instalazioak. Muntaia eta
mantenua (11-01-24)
-Oinarrizko Automatismo
programagarriak (11-02-14)
-Automatismo Programa. Aurreratuak (11-03-14)
-Muntai Domotikoak EIB
(11-05-02)

LANGABETUEI ZUZENDUTAKOAK
Txirbil Harrotze bidezko mekanizatua eta kontrol numerikoa:
Enpresetan praktikak. Urriaren 25ean hasiko da.
Oinarrizko instalatzaile elektrizista:
Enpresetan praktikak. 2011­ko otsailaren 14an hasiko da.

OSALAN ETA FLC-KO IKASTAROAK
Oinarrizko Lan Arriskuen Prebentziorako ziurtagiria
lortzeko: 8 orduko ikastaroa, eraikun­tzako langileentzat bereziki.

PREBENTZIORAKO ORDEZKARIAK
Prebentziorako ikastaroak:
Enpresentzako, 24 ordukoak.

KUTXA IKASGELA
-Makillajea eta azalaren oinarrizko zainketa.
-Argazkiekin DVD-ak egitea

ENPRESEN PRESTAKUNTZA BEHARREN DIAGNOSIAK
-Enpresak izan ditzakeen prestakuntza beharren ikerketa eta prestakuntza plana egituratu.

IKASTAROAK KARTAN
-Mekanizatu eta Elektrizitate espezialitateetan enpresek eskatutako ikastaroak.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!