Matrikulazio epea datorren ostirala arte luzatu dute

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 24a, 02:00

Udal Euskaltegiak jakinarazi duenez, matrikulazio epea astebete luzatu dute. Gaur zen bukatzekoa, baina talde batzuetan hainbat plaza hu­tsik daudela kontuan izanda, epea datorren asteko ostirala arte luzatu dute. Izena emateko ordutegia da: 09:30-13:30/ 16:30-19:30. 943 33 18 96 telefonora deituta, edo euskaltegia@hernani.net helbidera idatzita ere eman daiteke. Gainera, gogorarazi nahi dute Gipuzkoako Udal Euskaltegien artean matrikula bat zozketatuko dutela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!