Hamabost sagardotegik hartuko dute parte gaur Sagardo Lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 24a, 02:00

Sagardo Lehiaketa izango da gaur gauean, afari eder baten bueltan, Txan­txangorri elkartean. Txapel­ketan 15 sa­gardotegik hartuko dute parte, horietatik 6 Her­nanikoak: Elorra­bi, Otsua-Enea, Olaizola, Itsas­­buru, Rufino eta Zelaia. Bes­te sei Astigarragakoak izango dira: Petritegi, Bere­ziartua, Herre­ro, Oiarbide, Sarasola eta Lizeaga. Martutenetik Bar­kaiz­tegi sagardotegiak hartuko du parte, Zubietatik As­tiazaranek, eta Andoaindik Gaztañagak. Lehiaketa afari eder baten bueltan egingo da, 16 mahai­e­­tan banatuta, eta 156 pertsonek emango dute botoa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!