Koxka elkarteak kirol egokituaren ginkana antolatu du gaur arratsalderako, 17:30etatik 19:30etara izango da, Atsegindegin. Mugikortasun Astearen barruko ekitaldia da, eta bi helburu ditu: alde batetik, partehartzaileak desgaitasuna duten pertsonen lekuan jartzea, eta bestetik, desgaitasun fisikoren bat duenak kirola egiteko aukera izatea. Ginkanako proba guztiek zirkuitu bat osatuko dute, eta desgaitasun batekin lotura izango dute. Proba arteko atsedenaldietan txokolatea emango diete parte hartzaile guztiei, eta amaieran, bakoitzak lortutako puntuazioa jasoko du.
Bigarren eskuko azoka eta kale antzerkia bihar
Mugikortasun Asteak bihar izango du jarraipena, bigarren eskuko azokarekin, eta kale antzerkiarekin. Azokan bizikletak, patinak eta abar jarriko dira salgai, eta edozein herritarrek eraman ditzake gauzak, 09:00etatik 10:00etara Atsegindegira azalduta. Antolakuntzako lantaldea arduratuko da salmentaz, 10:00etatik 14:00etara. Antzerkia berriz, kalean barrena izango da, 11:30etatik 13:00etara. yy