Hasi berri den ikasturterako hainbat ikastaro antolatu ditu Hernani Institutuak. Zortzi programa izango dira aurtengoan, eta horien barruan, lanpostu edo behar ezberdinetarako 11 ikastaro jarri dituzte aukeran. Ikastaroetan izena eman edo informazioa eskatu nahi dutenek Hernani Institutuko egoitzatik pasa behar dute, edo 943 55 11 88 telefonora deitu.
Eskaintza partzialeko
bi ikastaro
Eskaintza partzialeko programa edo atalean bi ikastaro egiteko aukera izango da aurten. Bat erdi mailako zikloa da, ekipo eta instalazio elektronikoan. Kurtsoa hasita dago, baina oraindik izena eman daiteke. Honez gain, goi zikloetarako sarbide proba prestatzeko aukera ere badago Institutuan.
Lanean ari diren
langileentzako bi ikastaro
Lanean ari diren langileek etengabeko prestakuntzan jarraitzeko aukera izango dute Hernani Institutuak antolatu dituen bi ikastaroekin: bat, fabrikazio mekaniko arlokoa da, eta bestea, elektrizitate elektroniko arlokoa.
Langabetuentzat eta
hobekuntza txartela
dutenentzat ere bi ikastaro
Lanik ez duten herritarrek, eta hobekuntza txartela dutenek ere bi ikastaro izango dituzte aukeran Institutuan. Txirbil-harroketa bidezko mekanizatu arrunta izena du ikastaroetako batek, eta 310 ordukoa da. Ikastaroa martxan da dagoeneko, baina izena emateko aukera zabalik dago oraindik. Beste ikastaroa Oinarrizko Instalatzaile elektrizizta lanbidea ikasteko da, eta 220 orduko iraupena du.
Bi ikastaro hauek egin ahal izateko ezinbestekoa da gaztelaniaren ezagutza izatea, eta matematikak menperatzea.
Marrazketa erraminta
ikasteko aukera
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Sarbide Ikastaroen barruan, marrazketa erramintak ikasteko aukera ere izango da ikasturte berrian. Ikastaroa 120 ordukoa da eta ikasleek enpresetan egingo dituzte praktikak.
Lan arriskuetarako
kurtsoak langile eta
ordezkarientzat
Osalanen bidez, lan arriskuen inguruko kurtsoa egiteko aukera izango da. Bat eraikuntzako langileentzat bereziki zuzendutakoa da, autonomo zein enpresetakoentzat. Eta bestea enpresetako prebentzio ordezkarientzat.
DVDak eta
Berrikuntza Foroak egiten ikasteko aukera
Azkenik, Kutxa Ikasgelak antolatuta, argazkiekin DVDak egiten ikasteko kurtsoa emango da Institutuan, 12 ordukoa.
Eta Euskadi+Innovak antolatuta, Berrikuntza Foroak egiten ikasteko jardunaldiak izango dira.