Ginkana bihar, Koxka elkartearen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 23a, 02:00

Ginkana arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara izango da. Mugikortasun Astearen barruan, `Ipar gazi, hego geza´ bideo emanaldia ere izango da, 19:30etan, Biterin.

mugikortasun Astearen barruan, kirol egokituaren ginkana egingo da bihar Atsegindegin. Ginkana arra­tsaldeko 17:30etatik 19:30­etara izango da, eta bertan, parte-hartzaileek hainbat proba egin beharko dituzte.

Koxka elkartetik adierazi dutenez, ginkanak bi helburu ditu: batetik, desgaitasuna duen pertsonaren lekuan jartzea, eta bestetik, desgaitasun fisikoren bat izanez gero, kirola egitea.

Ginkanan egingo diren pro­ba guztiek lotura zuzena izango dute desgaitasun ba­tekin, esaterako, baloia han­ka bakar batez jotzeko proba. Proba guztiek zirkuitu bat osatuko dute, eta tarteka zenbait kontrol proba izango dira, probak gainditu diren edo ez epaitzeko. Zirkuitua bukatzean partehartzaileari egin duen puntuazioa emango zaio. Puntuatzeko garaian ez dute bakarrik kontuan hartuko proba gainditu den edo ez, partehartzailearen jokaera ere hartuko dute kontuan. Horrez gain, partehartzaileei txokolatea emango diete proba arteko atsedenaldietan.

Ginkana Kemen eta Her­nades elkarteek antolatu dute, Koxka, AGI eta AGAEB elkarteen laguntzarekin. Koxka el­karteak animoak eman dizkie hernaniar guztiei, gazte zein heldu, Atsegindegira joan eta arratsalde alaia pasatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!