Jose Luis Elkororen aldeko martxa Hernanin, larunbatean: ‘Mugituko da’

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 23a, 02:00

Mugituko da izeneko kirol martxa Hernanitik pasako da larunbatean. 11:05etan iritsiko da Astigarragatik, eta 11:15ak aldera jarraituko du Usurbilera. Hondarribitik goizean abiatu eta Bergaran bukatuko dute martxa, afari-merienda batekin. Egun bateko martxan, testigua eskuz esku eramango dute: korrika, barkuan, igeri, bizikletaz, piraguan, traineruan... Jose Luis Elkoro Libre plataformak antolatu du martxa, eta plataforma horren sorrera daude: 1979 urtetik Bergarako Udalean izan diren alderdi guztietako zinegotziak, PPkoak izan ezik, eta Frankismo ondoren izan diren alkate guztien ordezkariak. Elkarte hauen babesa jaso du plataforma horrek, besteak beste: UNED, Bergarako elkarte gastronomiko, musika eskola, eta abar. Orain kirolariek hartu dute ekimenaren testigua, eta Kirol Martxa antolatu dute. Larunbatean, Hernanin, EGINeko langile ohiek eramango dute testigua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!