Angel Olaranen hitzaldia gaur Sandiusterrin, Wukron martxan jarri duen proiektu berriari buruz

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 23a, 02:00

Hitzaldian Wukron egiten ari diren lanari buruz ariko da, eta besteak beste, kontatuko ditu, Erlauntzen Proiektu berriari buruzko nondik norakoak. Sandiusterrin, 19:00etan.

Etiopiako Wukro herriari laguntzeko Elkartarsun Jar­dunaldiak gaur hasiko dira, Angel Olaranek emango duen hi­tzaldiarekin, eta igandera bitartean iraungo dute. Iganderako meza eta bazkaria antolatu dituzte, eta misiolari hernaniarra bi ekitaldietan izango da.  

Wukroko proiektuak, gaur hizketagai
Angel Olaranek urteak daramazki lanean Etiopiako Wu­kro herrian. Lehengo proiektuez gain, aurten proiektu berria jarri du martxan Olaranek, Erlauntza proiektua. Aurreratu duenez, eztia egin eta saltzen ari dira kanpoko merkatuetan, eta proiek­tua arrakasta izaten ari da. Olaranek adierazi duenez Etiopia oso leku ona da, eta han egindako eztia kanpoan saltzea lortu dute. Azaldu duenez, erlauntza bakoitzak 150 euro balio ditu, eta lagundu nahi duenak erlauntza bat edo erdia erosi dezake.
Proiektuei buruz datu gehiago jakin nahi dituenarentzat hitzaldia emango du gaur arratsaldean, Sandius­te­rrin. Hitzaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Meza eta elkartasun
bazkaria igandean

Elkartasun Jardunaldiekin jarraituta, igandean meza eta bazkaria izango dira. Meza Agustindarren elizan izango da, 09:00etan, eta Ola­ranek emango du.
Elkartasun bazkaria be­rriz, Txantxangorri elkartean izango da, eguerdiko 14:00­­etan. Menuak 22 euro balio ditu eta txartelak Iru­reta­goienan eta gaurko azokan izango dira salgai, eta Miguel Lujanbiok ere izango ditu.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!