Hiru garaipen lortu dituzte asteburuan Gipuzkoako Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 22a, 02:00

Hasiera gazi-gozoa izan dute Hernaniko pelotariek Gipuzkoako Txapelketan, jokatutako 9 partiduetatik 3 irabazi baitituzte. Asteburuko partidu onenak jubeniletan jokatutakoak izan ziren, eskuz, Lopezek eta Etxegoienek 22-6 irabazi zuten Urnietaren kontra, eta Urkizu eta Leonetek 22-8 Hondarribiaren kontra; paletan berriz, Tijero eta Gutierrez izan ziren onenak, Altzatarrari 22-13 irabazita. Asteburuko gainerako emaitzak ondorengoak izan ziren: Etxenike II-Noble 18/Zestoa 22; Ojuel-Gorrotxategi 18/ Ilunpe 22; Usurbil A 22/Esnal-San Sebastian 14; eta Usurbil B 22/Ezeiza-Aizpitarte 15; Mundarro 40/Zurutuza-Esnaola 24; eta Manzisidor-Lukas 20/Intxaurrondo 30.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!