Mugikortasun Astea hasi da, eta aktibitate ezberdinak ere bai. Aste osoan zehar ibilgailuentzat itxita egongo da Urbieta kalea, Biteritik Plaza Berriraino. Horrez gain, aste guztian zehar baita ere, Hernaniko Udalaren Mugikortasun Plana ikusteko aukera dago Biterin. Bihar berriz, Ipar gazi, hego geza bideo emanaldia izango da Biterin, 19:30etan hasita, Mikel Bringesen eskutik. Emanaldian, besteak beste, ipar ekialdeko bideak familian eta bizikletaz nola egin litezkeen ikusteko aukera izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!