Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa Eraikitzen ekimena jarri du martxan, Diputazioaren gestio plana herritarrei azaltzeko, eta hauen irizi eta ekarpenak jasotzeko. Astelehenean Hernanin izango dira, Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:30etan, eta herritarrei topaketan parte hartzeko deia egin diete. Ekimena Diputazioko Herritarren Partaidetzarako Bulegoak jarri du martxan, eta helburua da Diputatuen Kontseilula osatzen duten diputatuek beraiek azaltzea herritarrei 2007-2011n onartu zuten kudeaketa plana. Ekimenarekin herri ezberdinetako taldeetara iritsi nahi dute, hauen iritzi eta ekarpenak entzutera. Prozesu honetan bildutako ekarpenekin memoria bat egingo dute, eta ondoren, banatu egingo die bileretan parte hartu duten guztiei, eta Gipuzkoako gizarteari.
Kudeaketa planean
zazpi helburu
Diputazioak zazpi helburu markatu zituen egin zuen kudeaketa edo gestio planean, eta horiek azalduko ditu asteleheneko topaketan: mugikortasuna eta komunikazioa, lurralde oreka, ingurumena, nortasuna eta kultura, ongizatea, lehiakortasuna, eta bakea lortu eta euskaldunon etorkizun politikoa.