Lau talde federatu izango ditu aurten Hernaniko saskibaloi taldeak: seniorrak, jubenilak eta bi kadete. Asteburuan zehar jokatuko dute guztiek denboraldiko aurreneko partidua. Seniorrek Ipuruan jokatuko dute Eibarren kontra, gaur, 16:00etan. Jubenilek Aieteko kiroldegian jokatuko dute Atletiko San Sebastian taldearen aurka, gaur baita ere, 10:00etan. Kadeteen mailan talde bakarrak izango du asteburuan partidua, bigarren mailako taldeak; etxean jokatuko dute, Easo 96 taldearen kontra,bihar, 10:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!