Besabitik abiatu eta Aranoraino joan ziren joan den igandean Xalaparta elkarteko kideak, urteroko gisara. Bazkaritara goseak iritsi ziren, eta Kontzejuan genero pranko jarri behar izan zuten, mendizale hernaniarrentzat. Bazkalondoan tokan aritu ziren, eta Nekane Barralek eta Mikel Ruizek irabazi zuten. Juan Manuel Otermin lehendakariaren eskutik jaso zituzten sariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!