sagastiyako obrak aurrera doaz, eta berehala hasiko dira bigarren fasearekin, hau da, etxebizitzak eraikitzen. Sagastiyako lurzoruak 11 partzela ditu, eta horietatik 7 partzeletan hasiko dira etxebizitzak eraikitzen. Bigarren fase honetan, momentuz, 189 etxebizitza egingo dituzte, horietatik 162 Babes Ofizialekoak izango dira, eta 27 Gizarte Laguntzakoak. Eraikin guztietako etxebizitzak 2 eta 3 logeletakoak izango dira, eta guztiek izango dituzte ezinduentzako egokitutako etxebizitzak. Zazpi eraikinak bi promotoreren artean egingo dituzte. Hiru UTE Sagastiya promotorak egingo ditu, eta lau Visesa promotorak. Hala onartu zuten atzo Tokiko Gobernu Batzordean.
Sagastiya promotorak 81 etxebizitza egingo ditu,
hiru eraikinetan banatuta
Sagastiyako aurreneko hiru partzeletako eraikinak UTE Sagastiya promotorak egingo ditu, guztira 81 etxebizitza.
Aurreneko eraikinean Gizarte Laguntzako 27 etxebizitza egingo dituzte, horietatik 17k bi logela izango dituzte, eta 10ek hiru logela.
Bigarren eta hirugarren eraikin bakoitzean berriz, Babes Ofizialeko 27 etxebizitza egingo dituzte. Horietatik 16 bi logelakoak izango dira, eta 11 hiru logelakoak.
Horrez gain, hiru eraikinek izango dituzte ezinduentzako egokitutako etxebizitzak, guztiak 2 logelakoak.
Hiru eraikuntzek ibilgailuentzako aparkamentua izango dute sotoan eta erdi sotoan. Behe solairuan etxebizitzak eta eta bulegotarako lokalak egingo dituzte, eta gainerako etxebizitzak hiru solairutan egingo dituzte.
Visesa promotorak
lau eraikin egingo ditu,
108 etxebizitza
Egingo diren beste lau eraikinak Visesa promotorak egingo ditu, 4, 5, 6 eta 7 partzeletan. Eraikin guztiek bi soto izango dituzte, garaje, trasteleku, eta bestelakoentzat.
Laugarren eraikinak 34 etxebizitza izango ditu, 10 hiru logelatakoak, eta gainerakoak 2 logelatakoak. Horietako etxebizitza bat ezinduentzako egokitua egongo da. Etxebizitzak zazpi solairutan banatuta izango dira. Aurreneko hiru solairuetan 6 etxebizitza egingo dituzte, solairu bakoitzeko. Eta gainerako solairu bakoitzean 4 etxebizitza.
Bosgarren eta seigarren eraikinak hiru solairutakoak izango dira, eta bakoitzak 20 etxebizitza izango ditu, 11 hiru logelatakoak, 8 bi logelatakoak, eta bat ezinduentzako egokitutakoa.
Azkenik, zazpigarren eraikinean 34 etxebizitza egingo dituzte, zazpi solairutan banatuta. Aurreneko hiru solairuetan 6 etxebizitza egingo dituzte, eta gainerakoetan lau. 34 etxebizitzetatik 27 hiru logeletakoak izango dira, bat ezinduentzako egokitua, eta gainerakoak 2 logelatakoak.
`Eki proposamena´k garaile Kultur Gunerako ideia lehiaketan
Eki proposamena da Kultur Gunerako ideia lehiaketa irabazi duen proiektua, Sabai Arkitektoak enpresak egindakoa. Proposamenak 18.000 euroko saria jaso du. Honez gain, beste hiru proposamen ere saritu dituzte, 6.000 eurorekin: Kutur Plataforma, Vacio Urbano eta Dibujar el paso del Tiempo izenekoak.