Urnietan eta Legazpin izango dira tiraldiak asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 22a, 02:00

Hernaniko bolariek bi hitzordu izango dituzte asteburuan. Aurreneko tiraldia larunbatean izango da, Urnietan, Sanmiel jaiak direla eta. Goizeko 09:30etatik 11:00­etara izango da, Urnietako bolatokian. Igandean berriz, Juan Jose Ugarteburu me­moriala jokatuko da Legaz­pin, Mauleon bolatokian. Tiraldia goizeko 10:00etatik 11:30etara izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!