DONOSTIAKO Zinemaldiari buruzko informazioa ari da eskaintzen Molotoff Irratia Zinematoff izeneko saioan. Joan den astean aurreneko gerturapena egin zuten, aurkeztu diren pelikulen aurreikuspena egiteko; eta bihar bigarren saioa egingo dute. Bigarren saio honetan Donostia Zinemaldiaren jarraipena egingo dute, orain arte izan diren ekitaldi, pelikula eta abarren ingurukoa, eta saioan egingo duten hiru hizlariek orain artean izan dituzten inpresioen berri emango dute.
Asteburuan izango da azkeneko saioa
Azkenik, igandean saio berezia egingo dute Donostia Zimenaldiari amaiera emateko. Zinematoff programako azken saioa izango da, eta bertan Zinemaldian gertatutako guztiaren laburpena eta balorazia egingo dute hizlariek.
Honetaz gain, Zinematoffeko kideek Zinemaldiari buruzko dokumental labur bat ere grabatuko dute, eta ondoren ikusgai jarriko dute Molotoff Irratiko blogean.