udako atsedenaldiaren ostean, denbolari berria prestatzen ari dira Molotoff Irratian, eta horretarako dei egin diete irratsaioren bat egin edo irratian parte hartu nahi duten herritarrei. Irratian parte hartu nahi dutenek Sagastialde 16ko egoitzara gerturatu behar dute, bertan, duten proposamena aurkezteko.
Horrez gain, denboraldi berria antolatzeko bilerak ari dira egiten, bi guztira. Aurrenekoa joan den astean izan zen, eta bigarrena bihar egingo dute, arratsaldeko 18:00etan, irratiko egoitzan. Bilerak irekiak dira, eta edozein herritar gerturatu daiteke parte hartzera. Bileren helburua da proposamenak egin eta irratiaren antolaketari buruz hitz egitea. Molotoff Irratian parte hartu nahi duen norbaitek ezin badu bilerara joan, harremanetan jartzeko emaila erabili dezake, molotoff@euskaltel.net helbidera idatzita.
Ikastaro teknikoak,
iraila amaieran
Irratsaioa egiten ikasi nahi dutenentzat ikastaro teknikoak egingo dituzte irailean, eta aurreneko irratsaio frogak urria hasieran egingo dituzte.
Horrez gain, programazio horren barruan, zuzenean egindako saioekin batera, Arrosa sareko hainbat saio eta musika programatu egingo dituzte; eta tarteka, saio bereziak ere egingo dituzte.