arropari hautsa kendu, eta perezik gabe gozatu ditu Hernanik Euskal Jaietako hiru egunak, ostiralean hasi eta atzora bitarte. Atzo jende asko izan zen Gudarien plazan eta Plaza Berrin, tripa goxatzeko aitzakian bertako erakusketak ikusten. Pelota partiduak erritmo bizian jokatu ziren, eta arratsaldean bataiatua geratu zen festa, garai bateko estilora. Orain 100 urteko bataioak gogoratu ziren atzo, herritar askoren begiradapean. Festari bukaera dantzaldiarekin eta bertsolari, txalapartari eta abesbatzekin eman zioten, beste urte batez.
Ander Beldarrain eta Eneritz Aulestia txapeldun trikitixa txapelketan.
Aiarrak eta zarauztarrak irabazi dute aurtengo Trikitixa Txapelketa. Bigarrenak Ainara eta Ane Alberdi ahizpak izan dira, aiarrak. Eta hirugarren Andoni eta Ibai Urbieta anaiak, larrauldarrak. Olatz Jaka eta Maider Ugaldek hernaniarrentzako saria jaso zuten.