Aurten, gai bati eman nahi izan diote garrantzia: kotxearen ordez mugitzeko ditugun aukerak zein diren, eta zenbateko garrantzia duten.
‘Ipar gazi, hego geza’
Ostegunean, bideo emanaldia izango da Biterin, 19:30etan, Mikel Bringasen eskutik. Ipar gazi, hego geza emanaldian, Europa iparraldeko herriak erakutsiko dizkigu, familian eta bizikletaz, egin litekeen bidaia atsegin bat, hain zuzen ere. Aldi berean, beste herrialde batzuetan bizikletari zenbateko balioa ematen zaion erakutsiko du.
Ginkana, ostiralean
Koxka auzo elkarteak ginkana prestatuko du datorren ostiralean, herritarrak gehiago ezagutu dezaten, mugikortasun zailtasunak dituztenen errealitatea.
Bizikleta festa: errepideak bizikletentzat, goiz batez
Igandean bizikleta eta oinezkoen egun haundia izango da: Bizikleta festa. Goizeko 09:30etatik aurrera, Hernanin bizikletek eta oinezkoek ibiltzeko aukera izango dute, errepide nagusi batzuetan. Ibilbide bat antolatuko dute, Txantxangorritik abiatuta nahi duenak egin ahal izango duena.
Aste osoan ikusgai, Mugikortasun Plana
Urbieta kaleko zati bat itxi egingo dute aste osoan kotxe eta ibilgailuentzat, hasi Biteri kultur etxe parean, eta Plaza Berriraino. Horrez gain, Hernaniko Mugikortasun Plana ikusi nahi duenak, aukera izango du, aste guztian zehar, Biteri kultur etxean jarriko baitute erakusketan.