Ander Telleria akordeoilari gazteak, kontzertua eskainiko du gaur Milagrosan, 12:30etatik aurrera. 28 urteko donostiarrak irabazi berri ditu Arrasateko Sariketa eta Saint Anastasi Concurs ezaguna, eta zuzenean aritutakoa da telebista eta irratietan. Gaur egun, Musikenen ari da ikasten, Iñaki Alberdi irakaslearekin. Gaur sei kanta eskainiko ditu: Tiento sobre el cuarto tono (Cabezón); Preludio de la Suite nº4 para chelo (Bach); High way for one (Holszky); Batalla Imperial (Cabanilles); Preludio y Fuga sobre BACH (Liszt); eta Alone (Jokinen).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!