Udalak azterketa egingo du kirol jarduerei buruz

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 19a, 02:00

Hernanin zein kirol praktikatzen diren, eta kirol instalazioak zein behar dauzkaten aztertuko dute. PSE-EEk enkuesta bat egiteko eskatu du.

Udalak azterketa egingo du kirol jarduerei buruzkoa, zein kirol egiten dituzten herritarrek, eta zein kirol instalazio dauden.

PSE-EEk Kronikara bidalitako prentsa oharrean dioenez, 2004tik ari dira eskatzen azterketa hori egiteko, eta sei urteren ondoren erabaki du Udalak, egitea. Horrez gain, PSE-EEk enkuesta bat egiteko ere eskatu du, «enkuesta bat eskatu dugu, 13-18 urteko gazteek zein kirol egiten dituzten jakiteko, eta zein kirol egin nahiko lituzteketen jakiteko. Zein hutsune ikusten dizkioten oraingo kirol eskaintzari, eta zein hutsune ikusten dizkioten kirol instalazioei».
Alderdi Sozialistaren iri­tziz, emaitza horiek lortutakoan, kirol taldeekin batera aztertu eta plan bat egin beharko litzateke, kirol es­kain­tza egoki bat bilduko lukeena, gazteak kirola egitera animatu daitezen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!