Hernanik bai, baina Hondarribiak ez zuen barkatu. Atzo Zubipen hernaniarrak aurreratu ziren markagailuan, Mikel Aginagaldek buruz sartutako golarekin, eta aukera izan zuten partidua errematatzeko, behin baino gehiagotan. Hondarribiak partidua berdindu zuen bigarren zatia hasi bezain laster, eta 1-2koa sartu zuen bukaeran. Lehen zatiaren bukaeran eta bigarren zatian zehar, Hernanik ez zituen aukerak aprobetxatu; hondarbitarrak bai; erneago ibili ziren, eta asmatu behar zutenean asmatu zuten.
Jubeniletan, Athletic nagusi
Jubenilen Liga Nazionalean, Hernanik 3-1 galdu zuen, atzo, Athletic-en kontra, Lezaman.