Zizak eta sagardoa, trikitixa eta dantza... Euskal Jaien azken egunean

Kronika - Erredakzioa 2010ko ira. 19a, 02:00

Euskal Jaien hirugarren eta azken eguna ospatuko dute hernaniarrek gaur goizetik gauera. Hasi sagarra eta sagardo egunarekin egingo da eguna, Gudarien plazan. Manu Iradi eta Ma­ri Carmen Uranga sagar- ekoiz­leek postu bana jar­tzekoa dute bertan. Ziza eta pe­rretxikoak ikusi nahi di­tuenak, Plaza Berrira joan beharko du, ordu berean. Pelota partiduak berriz, Ti­losetan izango dira, 11:30ak aldera, eta beranduxeago, 12:00etan, Trikitixa Txapel­keta. Tartean, Olatz Jaka eta Maider Ugalde hernaniarrak. Arratsaldean, karroza, dan­tzaldia, bertsolariak, txalapartariak, abes­batzak...

EGITARAUA

Diana Txistularien Bandarekin.

  • 10:00 Sagarra eta Sagardoaren Eguna Gudarien plazan. Tolarea kofradia.
  • 10:00 Urretxa mikologia elkartearen erakusketa Plaza Berrin.
  • 11:30 Pelota partidak Tilosetan.
  • 12:00 XII. Trikitixa Txapelketa Plazan.
  • 18:30 Karrozaren irteera Plazatik.
  • 19:30 Dantzaldia Tilosetan.
  • 21:45 Jaien bukaera: bertsolariak...
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!