Ume eta heldu, Karabelen denek lortu zuten giro atsegina larunbatean. Batzuek kolpeka irabazi zituzten, lorontzi barruko goxokiak, eta besteek mokadu goxo bat eginez, Tortilla Txapelketa zeinek irabazi zuen erabaki zuten. Barrikotea, pikoteoa eta txokolatada indarrak hartzeko aitzakia izan ziren, buruhaundietan eta entzierro txikian behar beharrezko izan zituztenak. Zezen suzkoarekin esan zioten agur beroa festei datorren urtera arte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!