Denboraldi berriko lehenengo txapelketa gaur hasiko da pelotan, Gipuzkoako Txapelketa, hain zuzen. Eta denboraldiari hasiera emateko, 6 partidu jokatuko dira Hernanin. Goizeko 11:00etan, paletako bi partidu izango dira: Tijero-Gutierrez/Altzatarra eta Manzisidor-Lukas/Intxaurrondo. Horrez gain, kadete mailan eskuz ariko dira Noble-Etxenike/Zestoa. Arratsaldeko 16:00etan berriz, eskuz honako hiru partidu jokatuko dira: jubeniletan, Lopez-Etxegoien/Urnieta eta Urkizu-Leonet/Hondarribi; eta seniorretan, Ojuel-Gorrotxategi/Ilunpe.
48 pelotari,
Gipuzkoako Txapelketan
Hernaniko Pelota elkarteak 48 pelotari apuntatu ditu Gipuzkoako Txapelketarako. 30 mutilek eskuz binaka hartuko dute parte eta 18 neskek paleta goman.
Kadeteetan, bi ekipo ariko dira 2garren mailan. Jubeniletan hiru talde: bat 1go mailan eta bi 2garren mailan. Seniorretan hiru talde izango dira: bat ohorezko mailan, beste bat 1go mailan eta hirugarrena 2garren mailan. Trinketean talde bat ariko da 1go mailan. Pala motzean talde batek hartuko du parte 2garren mailan. Paletan, jubeniletan, bost talde ariko dira 1go mailan eta seniorretan hiru: bat 1go mailan eta bestea 2garren mailan.
6 txapela irabazteko aukera
Baikorrak izanda, txapelketan 6 txapela irabazi daitezkeela uste du elkarteak. Hiru 1go mailan eta beste hiru 2garren mailan.